Psikologoa naiz eta aldaketak eragiten eta aurre egiten laguntzen diet hauen aurrean blokeatzen diren pertsonei.

Nor naizen

Ez naiz ustekabean iritsi nagoen egoerara, nik ere, zuk bezala, aldaketak kudeatzen ikasi behar izan dut, hauek ni harrapatu aurretik.

Benetan zaila izan zen neretzat neraman bidea okerra zelaz ohartzea. Nire barne eraldaketa malko,  krisi, eta etsipenen artean hasi nuen, bertan harrapatuta nengoen. Bizitzaren momenturen batean norabidea galdua neukan eta berreskuratzea beharrezkoa zen zoriontsua izan ahal izateko: Aldatu beharra neukan.

Ez zen batere erraza izan erabakia hartzea eta ulertezina zirudien (besteentzako eta niretzat ere bai). Pentsatzen nuen bakoitzean, ezin nituen ideia batzuk burutik kendu...

  • "Lanpostu finkoa eta segurua daukazu! Askok nahi lukete berarentzako!" 
  • "Ordainsaria zihurtatu behar duzu, zure familia mantentzeko"   
  • "Oso ona zara zure lanean. Zergatik nahi duzu aldatu?"
Eta zergatik ez? Errepikatzen nion neure buruari. Nengoen bezala jarraitzeak min egiten zidan niri eta min egiten nion nire ingurukoei ere.

Pertsonen bitartez, erakundeen bikaintasuna eta etengabeko hobekuntzan urteetan bilatu ondoren, zergatik ez  nire esperientzia eta ezaguera pertsonen alorrera eraman, bakoitzaren bikaintasun pertsonala lortzen laguntzeko? 

Liluratu ninduen ideak!

  • Psikologia eta kudeaketa elkartzea
  • Helburuen lorpena eta aldaketa sakonak bermatzen dituzten tresnak partekatu.
  • Nire semeentzako eredu izan eta benetan amesten dudanari ekin
  • Aldatu nahi eta bilatzen duten pertsonei bide horretan laguntzea
Eta hemen nago, zure bidean laguntzeko prest. Aldaketan aditua naiz eta zu ere izan zaitezke.


gtag('config', 'UA-156467012-1');