Aldaketari beldurra desegin
Oso erraza da esatea eta hain zaila egitea,… Beldurra Wikipediaren arabera "arriskutsutzat jotzen den berehalako estimulu edo egoera batean sentitzen den emozio bizia da" eta egoera berdinaren aurrean erantzuna ezbedina izan daiteke, bat blokeatzen den bitartean, beste batek ihesera joko du.
Beldurra biziraupen beharrari erantzuteko sortu dugun emozioa dela jakin arren, gaur egun ikaskuntza prozesuan barneratu dugula esan genezake.Txiki-txikitatik beldurrak barneratzen ikasten goaz eta bizitzan zehar gurekin egongo dira gure jokaera baldintzatuz.
Beldur horiekin bizi ahal izateko, estimulu beldurgarria sahiestuko ditugu ahal dugun guztietan. Erosotasun gunea sortuko dugu estimuluaren agerpena kontrolpean izateko. Erraza ezta? EZ BA. Noski, erraza izango da gure beldurra "Lehoia" izanik Madrilen bizi bagara; baina egoera ezberdina izango da Afrikako tribu batean badugu etxea....
Sufritzen eta ihes egiten pasatzen ditugu urteak. Behin eta berriro. Larritasunik gabe bizitzea nahi zenuke ezta? Uff. Nos pasamos la vida huyendo de ellos o sufriendo. Una y otra vez ¿No te gustaría poder vivir sin esa angustia? Ufff. Pues puedes. Ahal duzu ba. Bai, beldurra ikasia baldin bada, ikasketa hau desegin dezakegu. Zergatik ez? ALDAKETA hori errazten diguten TRESNAK daude eta erabiltzen ikas dezakegu. .
Baina ezinbestekoa da ALDAKETARAKO prest egotea. Erosotasun gunetik atera eta beldurra geldiarazteko. Gure Beldurrik handiena ALDAKETA.
Aldaketarako prest zaude? Astear gaude... hiru, bi, bat....