Oso erraza da esatea eta hain zaila egitea,… Beldurra Wikipediaren arabera "arriskutsutzat jotzen den berehalako estimulu edo egoera batean sentitzen den emozio bizia da" eta egoera berdinaren aurrean erantzuna ezbedina izan daiteke, bat blokeatzen den bitartean, beste batek ihesera joko du.
Beldurra biziraupen beharrari erantzuteko sortu dugun emozioa dela jakin arren, gaur egun ikaskuntza prozesuan barneratu dugula esan genezake.Txiki-txikitatik beldurrak barneratzen ikasten goaz eta bizitzan zehar gurekin egongo dira gure jokaera baldintzatuz.
Beldur horiekin bizi ahal izateko, estimulu beldurgarria sahiestuko ditugu ahal dugun guztietan. Erosotasun gunea sortuko dugu estimuluaren agerpena kontrolpean izateko. Erraza ezta? EZ BA. Noski, erraza izango da gure beldurra "Lehoia" izanik Madrilen bizi bagara; baina egoera ezberdina izango da Afrikako tribu batean badugu etxea....
Beldurra gure irudimenekoa denean ere ez da erraza izaten. Ez, honek ez du esan nahi erotu garenik. ¿Ez al zaitu pelikula batek beldurtu? Filmea ez da benetako baina beldurra bai.Bistan denez, gure buruak errealak ez diren egoerak sortzen eta irudikatzen ditu, baina honek sortzen duen beldurra emozioa oso erreala da. Adibide bat jartzearren,jendeaurrean hitz egiteari beldurra dion norbaitek, horrelako egoera baten aurrean gure buruak gerta daitezkeen gauzarik okerrenak imaginatuko ditu, hauek sortu baino lehen: ahaztu egingo dut esan beharrekoa, barre egingo dute, gorria jarriko naiz,...eta beste hainbat.
Sufritzen eta ihes egiten pasatzen ditugu urteak. Behin eta berriro. Larritasunik gabe bizitzea nahi zenuke ezta? Uff. Nos pasamos la
vida huyendo de ellos o sufriendo. Una y otra vez ¿No te gustaría poder vivir
sin esa angustia? Ufff. Pues puedes. Ahal duzu ba. Bai, beldurra ikasia baldin bada, ikasketa hau desegin dezakegu. Zergatik ez? ALDAKETA hori errazten diguten TRESNAK daude eta erabiltzen ikas dezakegu. .
Baina ezinbestekoa da ALDAKETARAKO prest egotea. Erosotasun gunetik atera eta beldurra geldiarazteko. Gure Beldurrik handiena ALDAKETA.